Legezko OharraBazkideen eta Erabiltzaileen Pribatutasun Politika

Tabla de Contenido

Datuak Babesteko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendu Orokorrak dakarren bezala, Pribatutasun Politika honen helburua da jakinaraztea nola biltzen, tratatzen eta babesten dituen UDC TXANTREA KKE entitateak bere bazkideen datu pertsonalak eta bere zerbitzuak erabiltzen dituztenenak.

UDC TXANTREA KKE aisiako eta kirolerako entitate sozial bat da, eta haren helburu soziala, berriz, estatutuetako xedeak betetzea, hau da, jarduera fisikoa, kirola eta aisia sustatzea, garatzea eta lanketa jarraitua egitea irabazi asmorik gabe.

Aisiako, kirolerako entitate sozial gisa, UDC TXANTREA KKEk honako betebehar hauek ditu lege aldetik:

1/2002 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, ELKARTZEKO ESKUBIDEA ARAUTZEN DUENA; 10/1990 Legea, urriaren 15ekoa, KIROLA ARAUTZEN DUENA; 15/2001 Foru Legea, uztailaren 5ekoa, NAFARROAKO KIROLA ARAUTZEN DUENA; eta 1/2014 Foru Lege Dekretua, ekainaren 18koa, Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legea aldatzen duena; orobat DATU PERTSONALAK BABESTEAren arloan dagoen araudia eta bereziki indarrean dena.

Bere bazkideen eta erabiltzaileen datu pertsonalak tratatzeko orduan gardentasunarekin eta legezkotasunarekin konprometituta eta Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorra indarrean sartuz geroztik, Pribatutasun Politika aldatu dugu aipaturiko araudiaren eskakizunetara egokitzeko, xedea izanik UDC TXANTREA KKEk kontrolatu eta prozesatzen dituen datu guztiek pribatutasun eta segurtasun neurri nahikoak betetzen dituztela bermatzea, orobat erakustea legeak dakartzan betebehar guztiak betetzen ditugula.

Alde horretatik, hona hemen datu pertsonalak tratatzeko eta babesteko politikak direla-eta lege aldetik daude eskakizunik esanguratsuenak:

1.- DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

NORTASUNA: UDC TXANTREA KKE

IFK: G31058670.

Posta-helbidea: IMARKOAIN zk/g, IRUÑEA – 31015 (NAFARROA)

Telefonoa: 948124500

Helbide elektronikoa: gerencia@udctxantreakke.com

DATUAK BABESTEAREN ARLOKO ORDEZKARIA:

CONSULTING & STRATEGY GFM S.L. (GFM ZERBITZUAK) ESTRELLA ENPRESA PARKEA, BERROA KALEA 4, 31192 , TAXOARE (Nafarroa)

Helbide elektronikoa: dpo@gfmservicios.com

2.- DATU PERTSONALEN TRATAMENDURAKO XEDEAK

UDC TXANTREA KKE entitateak bazkideen eta erabiltzaileen datu pertsonalak tratatzen ditu bere zerbitzuak behar bezala emateko eta estatutu sozialen artikuluan ezarriak dauden lege xedeak betetzeko, orobat haren osagarri den Klubaren Erregelamenduan datozenak betetzeko, zehazki:

2.1 KIROL XEDEAK: Klubak antolatutako eta/edo sustatutako jardueren garapenerako behar direnak.

2.2. KULTUR XEDEAK: antzeko izaera duen beste edozein jarduera sozial sustatu eta praktikatzearekin loturikoak.

2.3. AISIAKO XEDEAK: bazkideen festen ospakizunarekin, dantzaldiekin, afariekin eta antzeko izaera duen beste edozein jarduera sozialekin loturikoak.

2.4. XEDE SOZIALAK: horretaz gain, entitateko bazkide izaerarekin loturiko helburuen gapenerako beharrezko diren tratamenduen xede guztiak ere ezartzen dira, zeinak araututa baitatoz estatutu sozialen artikuluetan:

2.4.1 Bazkideen eskubideak:

A) Bizitza sozialean parte hartzea, iritziak libreki adierazteko bide arautu batekin.

B) Klubaren jardueretan eta haren gobernu eta ordezkaritza organoetan parte hartzea, boto eskubidea erabiltzea, orobat Batzar nagusian bertaratzea eta estatutuekin bat etorriz gaitasun osoz obratzea

C) Klubetik libreki bereiztea.

D) Klubaren organoen osaerari buruz informatua egotea.

E) Jarduerak, akta liburuak, estatutuak eta kontuen egoera ezagutzea.

F) Diziplina neurriak hartu aurretik entzuna izatea eta neurriok zergatik hartuak izan diren jakitea (zigorra erabakitzen denean motiboak adierazita), hori guztia barne araudi diziplinarioarekin bat etorriz.

G) Klubeko organoek erabakitakoaren aurka egitea legearen edo estatutuen kontrakoak direla uste bada.

2.4.2 Bazkideen betebeharrak:

A) Klubaren xedeekin bat egitea eta horiek erdiesten laguntzea

B) Kuotak, zerga bereziak eta bestelako ekarpenak ordaintzea, estatutuetan datorrena betez.

C) Estatutuetan eta erregelamenduetan xedaturiko betebeharrak betetzea.

D) Klubaren gobernu organoak eta ordezkaritzak behar bezala harturiko erabakiak onartzea eta betetzea.

2.5. Klubak bazkideentzat eta erabiltzaileentzat dituen zerbitzuak ematea eta kudeatzea; hor sartzen da klubak bazkideentzat eta erabiltzaileentzat dituen jarduerak eta zerbitzuak kudeatu, mantendu, garatu eta betetzeko behar diren datuen tratamendua, besteak beste:

2.5.1. Aseguruak kontratatzeko eta aseguruarekin estalitakoa betetzeko datu kalteberen tratamendua (osasun datuak).

2.5.2. Klubaren zerbitzuen eta jardueren fakturazioa; hor sartzen dira bazkideetatik edo erabiltzaileetatik datorren kuota edo sarrera mota oro.

2.5.3. Beste entitate eta organismo batzuekin dagoen kolaborazioa gauzatzeko behar direnak, orobat garapen sozialeko ekimenen sustapena eta partaidetza gauzatzeko behar direnak ere.

2.6. Lege betebeharrak betetzea.

2.7. Klubaren zerbitzuen eta jardueren gainean bazkideak eta erabiltzaileak informatuak izatea, webgunearen, aldizkariaren edo antzeko beste euskarri batzuen bitartez, orobat beste entitate kolaboratzaile batzuek sustatutako eta/edo emandako zerbitzuen eta jardueren gaineko informazioa igortzea, betiere araudiak betez.

2.8. UDC TXANTREA KKEk programatutako edo parte hartutako eta bazkideak eta erabiltzaileak agertzen direneko jardueren eta zerbitzuen irudiak publikatzea.

Klubaren jardueren edo zerbitzuen irudiak direnean, adingabeak agertzeko baimen espresa eskatuko zaie horien guraso-ahala dutenei edo legezko tutore direnei.

3.- DATUEN JATORRIA

UDC TXANTREA KKEn tratatzen ditugun datu pertsonalak interesdunak berak, gurasoek edo legezko tutoreek emanak dira. Datuok hirugarrenen bidez jaso badira, kluba ziurtatuko da baimena dagoela horiek tratatzeko eta lagatzeko.

Datu kategoria hauek tratatzen dira:

⬥ Nortasun datuak, irudiak eta bideoak barne.

⬥ Izaera pertsonala dutenak.

⬥ Datu biometrikoak.

⬥ Posta helbideak eta helbide elektronikoak.

⬥ Datu ekonomikoak.

⬥ Bankuko datuak.

Kategoria bereziko datuak nola tratatzen diren: osasun egoerari erreferentzia egiten dioten datuak, medikamentu tratamendua, alergiak/intolerantziak eta dieta bereziak.

Hortaz, UDC TXANTREA KKEko erabiltzaileak dira erantzule eta haiek bermatzen dute, nolanahi ere, emandako datu pertsonalak zehatzak eta egiazkoak direla eta indarrean daudela.

4.- DATUEN KONTSERBAZIOA

Emandako datu pertsonalak behar diren artean kontserbatuko dira horiek jaso diren xedeak betetzeko, eta gorde egingo dira legeak ezartzen duen denboran, UDC TXANTREA KKEren lege betebeharrak betetzeko; eta bazkide izateari uko egin eta klubeko bazkide izatetik eratorritako ekintzak preskribatu bitarte ere gordeko dira.

Interes legitimoa berariazko baimenaren bidezkoa den tratamenduen kasuetan (jakinarazpen komertzialak, hirugarrenen ekitaldiak, babesleen promozioak, irudi eta datu identifikatiboen publikazioak webguneetan eta sare sozialetan), orobat adingabeen datu pertsonalak diren kasuetan, pertsonaren datuak kontserbatu egingo dira haiek ezabatzeko, ahazteko eta xedea mugatzeko eskubideak erabili artean.

Bazkideek informazio gehiago eska dezakete KLUBeko datu pertsonalen kontserbazio epeen gainean, gerencia@udctxantreakke.com helbidera idatzita edo “GFM SERVICIOS” sailera idatzita, dpo@gfmservicios.com.

5.- LEGITIMAZIOA. DATUAK ERABILTZEKO GAIKUNTZA EMATEN DUEN LEGEZKO TITULUA

UDC TXANTREA KKEk datuak tratatzeko legitimazioa lortuko du Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorreko 6. artikuluan (datu arruntei buruzkoan) datozenak beteta, edo, datu kategoria berezien kasuen, Erregelamendu horren 9. artikuluan datozenak beteta; alde horretatik, datuen titularra informatu egingo da zerbitzu bakoitzean aplikatuko diren zilegitasun tituluen gainean.

Hortaz, datuen tratamenduaren oinarri juridikoak izango dira:

5.1.- Bazkideak KLUBarekin duen erlazioa betetzea, exekutatzea eta kontrolatzea, estatutu sozialetako artikuluek bazkide izaera arautzen duten bezala, orobat horiek garatzen dituen Erregelamendua betez.

5.2 UDC TXANTREA KKEk datu pertsonalak tratatzeko duen interes legitimoa, Klubak dituen xedeak betetzeko, zeinak zerrendatuta baitaude agiri honen 2. atalean, orobat interesdunaren bazkide izaeratik eratortzen direnak betetzeko, “Bazkideen” estatutu sozialetan araututa gelditu den bezala. Hala berean, bazkidea informatua edukitzeko, edozein komunikabideren bitartez (posta arrunta, elektronikoa, telefonoa, beste komunikabide elektroniko batzuk, eta abar) UDC TXANTREA KKEren eta haren entitate kolaboratzaileen jardueren eta zerbitzuen gainean informatua edukitzeko.

Interes legitimoan oinarritutako edozein tratamendu UDC TXANTREA KKEk gauzatuko du datu pertsonalen, ohorearen eta intimitate pertsonalaren eta familiakoarenaren babeserako eskubidea errespetatuz, eta behar diren neurriak hartuko dira errespetu hori bermatzeko.

5.3 Aisiako eta kirolerako entitate sozial gisa, KLUBari aplika dakizkiokeen legezko betebeharrak betetzea. Erakunde horrek, gainera, elkarteen eta kirol kluben araudi espezifikoa bete behar du.

Edonola ere, kontuan izan behar du beti gauza daitekeela jakinarazpen komertzialak jasotzearen aurkako eskubidea (aurrerago deskribatuko den moduan).

5.4 Bazkideak, erabiltzaileak eta, hala badagokio, guraso-ahalaren titularrak edo adingabearen legezko tutoreak emandako berariazko baimena, eskatzen diren helburuetarako, zehazki, honako hauekin zerikusia duten tratamenduetarako: adingabeen datuak eta horiek erabiltzeko baimena, irudiak eta bideoak komunikabide korporatiboetan argitaratzea (hala nola webgunea, sakelako aplikazioa, sare sozialak, aldizkariak, buletinak, klubeko buletinak eta aldizkariak, hirugarren erakundeei datuak lagatzea eta osasun datuen tratamendua).

Ondorio hauetarako, adingabetzat hartzen dira 14 urte bete ez dituzten adingabeak (DBLOren 13.1 artikulua), salbu eta informazioaren gizarteko zerbitzuen zuzeneko eskaintzarekin lotutako tratamenduetarako; kasu horretan, beharrezkoa izango da 16 urtetik beherakoen guraso-ahala dutenen baimen espresa edo legezko tutoreak direnena (DBEOren 8. artikulua).

Oraingo DBEO indarrean sartu aurretik emandako baimenak baliozkotzat joko dira, baldin eta haren betekizunak betetzen badituzte. Kasu horretan, datuak tratatzen jarraitzeko aukera emango da, adostasun hori berariaz ezeztatzen ez den bitartean, eta berariaz ezeztatu aurretik datuak tratatzeko zeukan zilegitasuna mantenduko da.

6.- NORI JAKINARAZTEN ZAIZKION ZURE DATUAK

Zure datu pertsonalak tratatzen ditugun artean, UDC TXANTREA KKEk ez dizkio inori lagako, salbu eta legea betetzeko edo xede bat betetzeko ez bada edo beharrezkoa suertatzen denean aurretik baimena eskatu ez bada; alde horretatik, baimena ez emateak nolako ondorioak izan ditzakeen jakinaraziko zaizu, eta, zehazki, KLUBak dagokion zerbitzua edo jarduera emateko duen ezintasuna.

Jarduerak gauzatzeko eta zerbitzuak emateko, baliteke datuak jakinarazi behar izatea tratamenduaren arduradun gisa isilpekotasun eta segurtasun baldintzetan aritzen diren zerbitzu informatikoko enpresei.

Honako hartzaile hauei jakinaraziko zaizkie datuak:

⬥ Arloan eskumena duen administrazio publikoari, lege betebeharrak betetzeko.

⬥ Kirol federazioei, lehiaketa ofizialetan eta amateurretan parte hartzeko.

UDC TXANTREA KKErekin erlazionatuta dauden enpresei: aholkularitza, informatika, sorospena, zaintza, jarduera begiraleak, sarbide kontrolak, zerga eta lege aholkulariak, abokatuak, hori guztia Klubari eta Bazkideari zerbitzu emateko xedez.

⬥ Elkarrekikotasuna duten klubak, bazkidearen onurarako izango diren elkarrekikotasun-hitzarmenak kudeatzeko xedez.

⬥ Nafarroako Kirol Erakundeen Elkarteak, bazkideentzako onurak eskuratzeko xedez.

Era berean, behar bezalako zerbitzua emateko eta Klubak bazkideekin eta erabiltzaileekin duen harremana kudeatzeko, baliteke tratamenduaz arduratzen direnek eta/edo profesional espezializatuek datuetara sartu behar izatea edo haiek tratatu behar izatea.

7.- DATU TRANSFERENTZIARIK BESTE HERRIALDE BATERA

Ez dago aurreikusia daturik transferitzea beste herrialde batera.

8.- ESKUBIDEAK

UDC TXANTREA KKEk datu pertsonalen tratamenduari loturiko honako eskubide hauek errazten dizkie interesdunei:

⬥ Datu pertsonaletara sartzea eskatzeko eskubidea.

⬥ Hura zuzentzea eta ezabatzea eskatzeko eskubidea.

⬥ Tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.

⬥ Tratamenduaren aurka egiteko eskubidea.

⬥ Datuak eramateko eskubidea.

⬥ Emandako baimena kentzeko eskubidea.

Edozeinek du eskubidea jakiteko UDC TXANTREA KKEk berari dagokion daturik erabiltzen ari ote den. Horretarako, eskubidea izango du interesdunaren datu pertsonaletara sartzeko, orobat zehatzak ez diren datuak zuzentzeko eta, hala denean, ezabatzea eskatzeko, noiz eta, besteak beste, datuok beharrezkoak ez direnean jaso zireneko xedeak betetzeko.

Baldintza jakinetan, interesdunek mugak jartzea eska dezakete beren datuen tratamenduari; kasu horretan, bakarrik kontserbatuko dira erreklamazioak egiteko edo defendatzeko. Baldintza jakin batzuetan eta egoera bereziren bat dutela eta, interesdunak datuak tratatzearen aurka suerta daitezke.

Kasu horretan, UDC TXANTREA KKEk datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta gainetik dauden legezko motiboen kasuan edo erreklamazio posibleen gauzapena edo defentsa egiteko orduan.

Baimena eman badu xede jakin baterako, interesdunak eskubidea du edozein unetan kentzeko baimen hori, kendu aurretik emandako baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean eraginik izan gabe.

Alde horretatik, idatzi bat igortzen ahalko duzu UDC TXANTREA KKEren bulegoetara (IMARKOAIN, zk/g 31015 IRUÑEA, NAFARROA) edo mezu elektroniko bat igorri gerencia@udctxantreakke.com helbidera. Nolanahi dela ere, eskubidea erabiltzen duenak bere nortasuna egiaztatu beharko du NAN, AIZ, pasaportea edo antzeko agiriren baten kopia igorrita, bi aldeetatik.

Datuen babesaren arloan, eskubideak bete ez zaizkizula edo urratu zaizkizula sumatzen baduzu, erreklamazio bat aurkez diezaiokezu kontrol agintaritzari, Datuak Babesteko Agentzia eskudunari haren webgunearen bitartez, www.agpd.es.

Aurretik, erreklamazio bat aurkezten ahalko duzu Datuak Babesteko Ordezkaritzan, dpo@gfmservicios.com helbide elektronikoan, eta horrek gehienez ere bi hilabeteren barrenean ebatziko du erreklamazioa.

DATUAK BABESTEKO ORDEZKARITZARI BURUZKO INFORMAZIOA.

Hasieran jakinarazi dizugun bezala, UDC TXANTREA KKEk (Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorra betez) Datuak Babesteko Ordezkaritza bat du, eta hura arduratuko da pertsonenganako errespetuz informazio pertsonala zaintzeaz eta kudeatzeaz eta datuak babesteko araudia betetzeaz. Alde horretatik, kontaktatu dezakezu CONSULTING & STRATEGY GFM SL enpresarekin (GMF SERVICIOS), haren egoitzan (LA ESTRELLA ENPRESA PARKEA, BERROA KALEA 4 – 31192 TAXOARE, NAFARROA), edo mezu elektroniko bat idatzi dpo@gfmservicios.com helbidera.

9.- SEGURTASUN NEURRIAK

Ezarriak dauden segurtasun neurriek bat egiten dute EB 2016/679 DBAOn datozenekin, eta deskribatuta datoz UDC TXANTREA KKEren datuak babesteko politika eta informazio-segurtasuna osatzen duten agiriekin..

10.- INDARREAN SARTZEA ETA APLIKATZEA

Pribatutasun politika hau indarrean sartu zen DBAOren egun berean, 2018ko maiatzaren 25ean, eta haren aplikazioa berehalakoa izan da, aurretik UDC TXANTREA KKEk datuak eta pribatutasuna babesteko zituen politika guztiak ordezkatuz; dena den, araudi honetan kontuan hartzen ez diren alderdietarako aurrekoa errespetatuko da, baldin eta haren aplikazioak aipaturiko DBAOn datozen arauak urratzen ez baditu.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 25ean.

Aplikatutako Araudia

IGERIKETA INTENTSIBOKO IKASTAROAK

01. INSKRIPZIOAK

  • Bazkideak eta Klubeko APPko erabiltzaileentzat: maiatzaren 8tik 26ra, APP bidez, Web bidez edo bulegoetan aurrez aurre.
  • Bazkide ez diren pertsonen lehen inskripziorako: maiatzaren 8tik 26ra, APP bidez (erabiltzailea izanez gero), web bidez, edo bulegoetan aurrez aurre.
  • Ez da onartuko bestela egindako inskripziorik.
  • App-aren bidez, txartelarekin ordaindu ahal izango da, inskripzioa egin ondoren, maiatzaren 26tik aurrera, edo ordaindu gabe utzi ahal izango da, kontu zenbakian zuzenean kobra dadin. Azkenean plaza esleitzen ez bada, ordaindutako zenbatekoa itzuliko da.
  • Ordaindu gabeko gainerako inskripzioak zuzenean kobratuko dira kontu-zenbakian, plaza esleitu ondoren.
  • Kontuan hartu beharrekoa: Adingabea inskribatzen bada, adingabearen kredentzialekin egin beharko da. Pertsona bakoitzeko inskripzio bakarra.

 

02. HAUTAKETA

  • Plazen esleipena izen-ematearen ordenaren arabera egingo da kupoa osatu arte (bazkideek lehentasuna izango dute izena emateko epean). Talde batean gutxienez 5 parte-hartzaile ez badaude, talde hori eten edo aldatu dela jakinaraziko da. UDC Txantrea KKEk beretzat gordetzen du kirol-teknikariek taldeak ebaluatzeko eta antolatzeko eskubidea, eskolen funtzionamendu egokirako.
  • Izena emateko epean, bazkideek izango dute lehentasuna.

 

03. PARTE HARTZEKO ESKUBIDEA

  • Izena emateko epea amaitutakoan, eskainitako ikastaroren batean plaza libreak geratzen badira, beste alta batzuk eman ahal izango dira. Egun horretatik aurrera, plazak izen-ematearen ordenaren arabera egingo dira, bazkideek lehentasunik izan gabe.
  • Ikastaroan izen-emateak ikastaroaren arauak onartzea dakar. Bertaratu ezean, ezin izango da eskola berreskuratu.

 

04. ARAUDI OROKORRA

  • Plazen esleipena inskripzio-ordenaren arabera egingo da, eta izena emateko epearen barruan bazkideek izango dute lehentasuna.
  • Jarduera bat aurrera ateratzeko, gutxieneko kopurua beharko da.
  • Nahitaezkoa da izena emateko datak eta modua errespetatzea, baita ordainketak ere.
  • Onartutako eta ordainketa ezarritako egunetan egin duten pertsonek soilik izango dute plaza.
  • Eskaintzen diren jarduerak aldatu eta baliogabetu egin ahalko dira, eta aldez aurretik jakinaraziko dira.
  • Bajak idatziz jakinarazi behar dira, eta ezinbestean izan behar dira. Monitoreei telefonoz edo ahoz jakinarazitako bajak ez dira baliozkoak.
  • Antolaketa eta programazio arrazoiengatik, egindako ordainketaren zenbatekoa itzuli ahal izango da, behar bezala dokumentatutako justifikazio berezien bidez: egiaztagiri medikoak, bizileku aldaketak/errolda, lan-ordutegien aldaketak, etab.
  • Klubeko bazkidea ez bada eta 12 urteko adingabe bati edo dibertsitate funtzionala duen pertsona bati lagundu nahi bazaio, klubean emandako txartel batekin sartuko da, laguntzaile-txartela izenekoa, edo baliokidea,  eta 10€ ordaindu beharko ditu. 
  • Erabiltzaileak zein laguntzaileak Instalazioetara sartzeko, nahitaezkoa da txartela edo baliokidea erabiltzea. Gaizki erabiltzen bada, barne-araudiaren arabera dagokion zehapena ezarriko da.

 

Aplikatutako Araudia

HIRI KANPAMENDUAK 2023

01. INSKRIPZIOAK

BAZKIDEAK ETA BAZKIDE EZ DIRENAK: Web bidez. Esteka: https://www.udctxantreakke.com/inskripzioak-hiri-kanpamenduak/

● IZENA EMATEKO DATAK: martxoaren 27tik maiatzaren 31ra. 

 

02. PREZIOAK

BAZKIDEAK
EZ BAZKIDEAK
5 eguneko astea
95 €.
125 €.
4 eguneko astea
80 €.
110 €.

 

Anai-arreben prezioak % 20ko deskontua izango du.

Jantoki-zerbitzuak 40 euroko prezioa izango du txanda bakoitzeko.

Izen-emateko epea bukatzen denean txandak  kobratuko dira kontutik. Ordainketa egiten ez bada, ikastaroan baja emango da eta plaza galduko da.

 

03. PARTE HARTZEKO ESKUBIDEA

Gutxieneko izen-ematerik ez badago, eskainitako txanden batean jarduera etetea baloratuko da, eta jardueraren zenbatekoa itzuliko da. Taldeek gutxienez 8 pertsona izango dituzte izena emanda.

Antolaketa- eta programazio-arrazoiengatik, egindako ordainketaren zenbatekoa itzuli ahal izango da, behar bezala justifikatutako arrazoiengatik.

Plazak inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira, eta taldeak homogeneotasun-irizpideen arabera egingo dira. Gutxienez 8 umeko taldeak. Jarduera garatzeko gutxieneko parte-hartzaile kopurura iristen ez bada, telefonoz edo posta elektronikoz jakinaraziko da.

UDC Txantrea KKEk beretzat gordetzen du arduradunek  taldeak ebaluatzeko eta antolatzeko eskubidea, kanpamenduen funtzionamendu egokirako. Kanpamenduetan izen-emateak, dituzten arauak onartzea dakar.

 

04. ARAUDI OROKORRA

• Plazen esleipena inskripzio-ordenaren arabera egingo da, eta bazkideek izango dute lehentasuna.
• Jarduera bat aurrera ateratzeko, gutxienez inskribatutako pertsona batzuk beharko dira.
• Nahitaezkoa da izena emateko datak eta moduak errespetatzea, baita ordainketak ere.
• Plaza izango dute soilik onartutako pertsonek eta ordainketa ezarritako datetan egin dutenek.
• Eskaintzen diren txandak aldatu eta baliogabetu egin behar dira, eta aldez aurretik jakinaraziko dira.
• Bajak idatziz jakinarazi behar dira, eta ezinbestean. Monitoreei telefonoz edo ahoz jakinarazitako bajak ez dira baliozkoak.
• Instalazioko bazkidea ez bada eta 12 urtetik beherakoari lagundu nahi bazaio, edo dibertsitate funtzionala badu, Klubean emandako txartel batekin sartuko da. Txartel hori laguntzaile-txartela edo baliokidea da, eta 10 €ordaindu beharko dira. Txartel horrekin edo baliokidearekin sartzea nahitaezkoa izango da. Gaizki erabiltzeak zigorrak dakartza.
• Instalazioetara sartzeko, nahitaezkoa da txartela edo baliokidea erabiltzea.

 

ADMINISTRAZIO ARAUAKBAZKIDEAK ERAKARTZEKO KANPAINAK

ESKAINTZA "FAMILIAR TALDEA"

1.- %100eko deskontua sarrera-kuotan eta doako lehen bi hilabeteetan, 5 bazkide edo gehiago izanik, ordainagiri berean alta ematen duten bazkide berriei.

2.- 18 hilabetez bazkide izatea.

3.- Kanpaina hau ezin da metatu UDC TXANTREA KKEk egiten dituen beste kanpaina batzuekin.

4.- Ezin zaio aplikatu deskontua duen edozein sarrera-kuotari.

5.- Bertan emandako denbora betetzen ez bada, dagokion sarrera osorik ordaindu beharko da, baita ordaindu gabeko bi hilabeteak ere.

6.- Horrelako kanpainetan ezin izango dira onuradun izan diziplina-gaiengatik zigortuak izan direnak edo U.D.C. TXANTREA K.K.E.-rekin zorrak dituztenak.

ADMINISTRAZIO ARAUAKBAZKIDEAK ERAKARTZEKO KANPAINAK

ESKAINTZA "JARDUERA"

1.- %100eko deskontua sarrera kuotan, ikasturte osorako jarduera batean alta ematen duten bazkide berriei. Jardueraren kostuaren ordainketa osoa bazkide gisa alta ematen den unean ordainduko da.

2.- %50eko deskontua jarduera egiten duen pertsonaren senideei sartzeko kuotan. Sarreraren gainerakoa ordainketa bakar batean ordaindu beharko da bazkidearen abonuaren alta ematen den unean. Ezingo da inoiz epeka ordaindu. Ezin zaio aplikatu deskontua duen edozein sarrera-kuotari.

3.- Bai kirolaria, bai bere senideek, 12 hilabeteko egonaldia bazkide gisa eta jardueran egindako ikastaro osoa.

4.- Urteko lehen 5 hilabeteetan egiten diren ikastaroen eta jardueren altei ez zaie aplikatuko.

5.- Kanpaina hau ezin da metatu UDC TXANTREA KKEk egiten dituen beste kanpaina batzuekin.

6.- Ezin zaio aplikatu deskontua duen edozein sarrera-kuotari.

7.- Bertan emandako denbora betetzen ez bada, dagokion sarrera eta jardueraren kostu osoa ordainduko dira.

8.- Horrelako kanpainetan ezin izango dira onuradun izan diziplina-gaiengatik zigortuak izan direnak edo U.D.C. TXANTREA K.K.E.-rekin zorrak dituztenak.

ADMINISTRAZIO ARAUAKBAZKIDEAK ERAKARTZEKO KANPAINAK

ESKAINTZA "EKARRI ZURE LAGUNA EDO FAMILIAKO NORBAIT"

1.- % 50eko deskontua sarrerako kuotan 18 urtetik gorako bazkide baten gonbidapenarekin alta ematen zaien bazkide berriei, baldin eta gutxienez bi urte badaramatzate bazkide.

2.- Sarreraren gainerakoa ordainketa bakar batean ordaindu beharko da bazkidearen abonuaren alta ematen den unean. Ezingo da inoiz epeka ordaindu.

3.- 12 hilabetez bazkide izatea.

4.- Gonbidapena egiten duen bazkideak ezin izango du urtean pertsona bat baino gehiago gonbidatu.

5.- Kanpaina hau ezin da metatu UDC TXANTREA KKEk egiten dituen beste kanpaina batzuekin.

6.- Ezin zaio aplikatu deskontua duen edozein sarrera-kuotari.

7.- Bertan emandako denbora ez betetzeak dagokion sarrera osoa ordaintzea ekarriko du.

8.- Horrelako kanpainetan ezin izango dira onuradun izan diziplina-gaiengatik zigortuak izan direnak edo UDC TXANTREA KKE-rekin zorrak dituztenak.

BALDINTZA OROKORRAK

Eskaera Iruñeko Udalean egingo da, erakunde horrek ezarritako datetan.

Abono horien onuradun izateko aukera izango dute Iruñean erroldatutako pertsona guztiek, abonoen banaketa deitzen den urteko urtarrilaren 1etik aurrera gutxienez.

Hala ere, aukera horretatik kanpo geratuko dira erakunde bakoitzaren araudia aplikatzearen ondorioz bazkide izateari utzi dioten pertsonak. Era berean, abonoen banaketa deitzen den urtearen aurreko bost urteetan borondatezko baja eragin duena.

* ikus Iruñeko Udalaren plegua.

ABONOAK EROSTEA

PREZIOAK

  • HELDUA (+18 URTE)
    111'60€.
  • BIKOTEA + 10 URTETIK BEHERAKO HAURRA
    252'66€.
  • HELDUA + 10 URTETIK BEHERAKO HAURRA
    141'06€.
  • GAZTEA (15-17 URTE)
    75'48€.
  • KADETEA (10-14 URTE)
    55'14€.
  • HAURRA (1-9 URTE)
    29'46€.
  • ERRETIRATUA
    111'60€.

ETORRI eta DISFRUTATUUDAKO DENBORALDIA

ekainaren 11tik irailaren 11ra

PROGRAMATUTAKO JARDUEREN AGENDA

SANFERMINAK - DANTZALDIAK LUCIANOREKIN
Larunbatean, uztailak 9, dantzaldi bat egingo dugu Klubaren instalazioetan, oso ezaguna dugun LUCIANOren eskutik. Zuen zain gaude denok elkarrekin gozatzeko eta jai zoriontsuak ospatzeko!
SANFERMINAK - DANTZALDIAK LUCIANOREKIN
Asteazkenean, uztailak 6, dantzaldi bat egingo dugu Klubaren instalazioetan, oso ezaguna dugun LUCIANOren eskutik. Zuen zain gaude denok elkarrekin gozatzeko eta jai zoriontsuak ospatzeko!
IGERILEKU ERTAINA IREKITZEA
Larunbatean, ekainak 18, igerileku ertaina irekiko da. Bere ordutegia 10:30etatik 21:00etara izango da. 14:00etatik 14:15etara denboraldiko egun guztietan itxiko da sorosleak trukatzeko.
Larumbata, uztailak 9
Asteazkena, uztailak 6
Larunbata, ekainak 18

ETORRI eta DISFRUTATUUDAKO DENBORALDIA

ekainaren 11tik irailaren 11ra

00
Egunak
-
00
Orduak
-
00
Minutuak
-
00
Segunduak

EGUNEKO SARRERAREN PREZIOAK

MOTA
PREZIOA
BALIOA
HELDUEN SARRERA UDAN (+18)
15 €.
EGUNA
UDAKO GAZTE SARRERA (10-17)
12,50 €.
EGUNA
UDAKO HAUR-SARRERA (1-9)
7,50 €.
EGUNA
GONBIDAPENA
2 €.
EGUNA
AFARIRAKO SARRERA
2 €.
EGUNA

2022 ko UDAKO BONOEN PREZIOAK

MOTA
PREZIOA
SAIO KOPURUA
BALIOA
HELDUA UDAN (+18)
116 €.
15
Lehen erabileratik 15 egun jarraian
HELDUA UDAN (+18)
231,39 €.
30
30 Lehen erabileratik 30 egun jarraian
HELDUA UDAN (+18)
450,76 €.
UDAKO DENBORALDIA (EKAINAREN 11TIK IRAILAREN 11RA)
UDAKO GAZTEAK (10-17)
92,56 €.
15
15 Lehen erabileratik 15 egun jarraian
UDAKO GAZTEAK (10-17)
185,11 €.
30
30 Lehen erabileratik 30 egun jarraian
UDAKO GAZTEAK (10-17)
300,51 €.
UDAKO DENBORALDIA (EKAINAREN 11TIK IRAILAREN 11RA)
HAURRAK UDAN (1-9)
58,30 €.
15
15 Lehen erabileratik 15 egun jarraian
HAURRENTZAKO UDA (1-9)
116 €.
30
30 Lehen erabileratik 30 egun jarraian
UDAKO HAURRAK (1-9)
180,30 €.
UDAKO DENBORALDIA (EKAINAREN 11TIK IRAILAREN 11RA)

CONTENIDO en PREPARACIÓNActualmente estamos trabajando en el contenido de esta sección y en breve pondremos a tu disposición la información que buscabas.

INSTALAZIOAK
IREKIERA eta ITXIERA

Astelehenetik igandera, goizeko 7:30etatik gaueko 22:30etara.
ALDAGELAK: ordutegi bera.

BULEGOAKO ORDUTEGIA

NEGUKO ORDUTEGIA
Astelehenetik ostegunera 9:00etatik 20:00etara.
Ostiraletan 8:00etatik 16:00etara
Asteburu eta jaiegunetan itxita.

GIMNASIOAK
FITNESS eta SPINNING GELA

Astelehenetik igandera, goizeko 7:30etatik gaueko 22:00etara.

PISTAK
FRONTOIA, PADELA, TENISA eta SQUASH

FRONTOIA, TENIS eta SQUASH: 60 minutuko erreserbak 8:30etatik 21:30etara.
PADELA: 90 minutuko erreserbak 8:00etatik 21:00etara.

IGERILEKUAK
ESTALKIA / HIDROMASAJEA

Astelehenetik larunbatera: 8:00etatik 21:30era. Igande eta jaiegunetan: 9:00etatik 14:00etara.

TABERNA-JATETXEA
- NEGUKO ORDUTEGIA -

Astelehenetik ostegunera: 10:00-22:00
Ostirala eta jaiegun bezpera: 10:00-00:00
Larunbata: 9:00-00:00
Igandea eta jaieguna: 9:00-22:00