Joan den igandean, 2020ko urriaren 11ko 54/2020 Foru Agindua argitaratu ondoren, gure instalazioetan izandako aldaketa guztien berri ematen dizuegu. Aldaketa horiek, gaur, 2020/10/13an, 00:00etan Jarri dira indarrean..
Ohar labur honetan, azken hilabeteotan Klubean Covid-19aren aurkako prebentzioneurri gisa egiten ari ginenaren aldean, aldatu behar diren gauzak baino ez ditugu aipatzen.
Neurri guzti hauek datozen 14 egunetan egongo dira indarrean, urriaren 26ra arte. Aipatutako data baino lehen aldaketaren bat gertatuz gero, jakinaren gainean edukiko zaituztegu..
Beste behin ere gogorarazi nahi dizuegu Covid-19arekin lotutako edozein sintoma izanez gero, ez duzula instalazioetara joan behar, nahitaezkoa dela instalazio guztietan maskara erabiltzea eta segurtasun-distantziari eusetak duen garrantzia.
Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. Más información
Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.