UDC Chantrea KKEren historia

D. C. Chantrea izenekoaren bidea 150 auzokidek hasi zuten 1952ko abuztuaren 7an, elkartea jasotzen duen auzoaren historiaren parte garrantzitsu bilakatuz. “Instalazio hauek, etxebizitzen onuradunen aisiarako baliagarri izateaz gain, zure seme-alabak heziketa fisiko ezin hobean eta kirolean oinarrituriko bizitza osasungarrian indartzeko baliabide egokienak izanen dira”.Heziketa fisikoa sustatzeko politika hori erregimen frankistaren ideologia falangistaren barruan zegoen. Urte horietan zenbait kirol elkarte sustatu ziren Iruñea osoan.

Elkartea, 1952ko abuztuaren 7an sortu zen, izen bereko auzoa sortu eta bi urtera, batez ere Nafarroako landa guneetatik etorritako auzokideek osaturik. Gehienak, industria garapeneko lehenbiziko urratsak ematen ari zen Iruñera etorritako Espainiako Gerra Zibileko beteranoak ziren.

Unión Deportiva Cultural Chantrea izenarekin sortu zen, baina 2009/10 denboraldia amaitu ondoren UDC TXANTREA KKE egungo izen elebiduna jarri zitzaion.

EGIN ZAITEZ BAZKIDE!!

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar