EZAGUTU ITZAZU GURE INSTALAZIOAK
TXANTREA IGERILEKUEN ARETOAK
UDC Txantrea KKEn Gimnasioa, Kickboxing aretoa, Spinning aretoa, TRX aretoa eta jarduera anitzeko aretoak (Gimnasia erritmikoa, Taekwondo edo Yoga) ditugu gure bazkide guztien esku.
PISTAK
UDC Txantrea KKEn belarrezko futbol zelaia, areto futboleko pista, patinodromoa, pilotalekua, padel pista, botxak eta squash pista ditugu gure bazkide guztien esku.
ERAIKINAK
Bulegoen eraikinean Taberna-Jatetxea daukagu, eta baita areto ugari, igerileku estalia, saunak, aldagelak eta hidromasaje gunea dituen bertze eraikin bat ere.
Halaber, aldagela lagungarriak dituen bertze eraikin bat daukagu, kanpoko igerilekuen barrutitik gertu.
AISIA
Gune berde zabala, haurrentzako gunea, barbakoa gunea eta jateko mahaiak ere baditugu. Bazkide guztien esku, barbakoarako egurra jartzen da, prezio murriztuan.
Eraikin batean areto sozial bat dago, eta ekitaldiak, familiako bilerak edo jatorduak ospatzeko aloka daiteke.
IGERILEKUAK
Txantrea igerilekuak igerileku olinpikoa, igerileku ertaina eta haurrentzako igerilekua ditu kanpoaldean.
Eraikin batean hidromasaje gunea eta barruko igerilekua.