GUTXIAGO FALTA DA!
25 May, 2020
BAZKIDEEN PROTOKOLOA 3.FASEAN
16 June, 2020
Erakutsi guztiak

INSTALAZIOEN IREKIERA

Bazkide agurgarria:

Jakinarazten dizuegu datorren ekainaren 5ean berriro irekiko direla UDC TXANTREA KKEren ateak; hori bai, modu berezi samarrean. Hori dela eta, jarraian Klublean sartzeko protokoloa eransten dizuegu, gaur egungo bigarren faseko araudira egokituta, eta hirugarren fasean sartu bezain pronto aldatuko dena, seguru asko ekainaren 8an.

Oso garrantzitsua da zuek irakurtzea, berriro zer eremutan goza dezakegun jakin dezazuen, bai eta jarduteko jarraibide guztiak ere, oso garrantzitsuak baitira gaizki-ulertuak saihesteko. Hortaz, eskerrak eman nahi dizkizuegu instalazioetako langileei laguntzeagatik eta une oro beren jarraibideei men egiteagatik.

Langile guztiak protokoloak betetzearen zain egongo dira eta beharrezko neurriak hartu ahal izango dituzte erabiltzaileen osasuna arriskuan jartzen duen edozein ez-betetzeren aurrean.

Kuotak kobratzeari dagokionez, jakinarazi behar dizuegu ekainean kobrantza 10ean pasatuko dela eta uztailetik aurrera, berriz ere, normaltasunez igorriko direla hil bakoitzaren 1ean.

Bestalde, jakinarazi nahi dizuegu bertan behera utzi behar izan genuen bazkide berrien kanpaina, ekainaren 5etik 12ra arte luzatuko dela. Eskertuko genizueke kanpaina honen informazioa hedatzea.

Eta ezin bestela izan, eskerrak eman nahi dizkizuegu UDC TXANTREA KKEko kide guztioi bizi izan dugun egoera berezi honetan izan duzuen ulermen eta laguntzagatik.

 

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar