Jardueraren bat hasten duten bazkide ez diren pertsonek Klubera sartzeko txartela izan behar dute, bestela, jarduera hasi aurretik bulegotik igaro behar dute.
Jarduera batzuetan oraindik leku libreak daude.
HASIERA DATAK
- Haur eta helduen igeriketa ikastaroak: urriak 1, ostirala.
- Fitness eta fusio jarduerak: urriak 4, astelehena.
Ez da beharrezkoa izango aldez aurretik erreserba egitea. Monitoreak sarrera kontrolatuko du jarduera egingo den gela bakoitzeko zerrendaren bidez. - Taekwondoa, pilota: urriak 4, astelehena.
- Balleta: urriak 5, asteartea.
- Yoga-taichi: urriak 4, astelehena.
- Aeroyoga: urriak 7, osteguna.
- Gimnasia erritmikoa: urriak 1, ostirala.
Gimnasia erritmikoa probatu nahi dutenek irailaren 29an, asteazkena, egin ahal izango dute, 15: 45etik 17: 00etara, Esklaben ikastetxean.
Interesatuek bulegora deitu edo e-maila bidali.
Irristaketa, igeriketa, eskubaloi eta futbol taldeek denbora daramate entrenatzen eta historia eta euskara ikastaroak irailean hasi ziren.