Lege ohar honek www.udctxantreakke.com webgunearen erabilera arautzen du (aurrerantzean, WEBa). Webaren jabea, berriz, UDC TXANTREA KKE da (aurrerantzean, WEBAREN JABEA). WEBAREN JABEAren webgunean nabigatzen duena erabiltzailea izango da, eta horrek esan nahi du bere osoan eta inolako erreparorik gabe onartzen duela Lege Ohar honetan datozen xedapen guzti-guztiak, zeinek aldaketak izaten ahal baitituzte. Erabiltzailearen betebeharra da webgunea legearekin, fede onarekin, ordena publikoarekin, trafikoaren erabilerekin eta Lege Ohar honekin bat etorriz erabiltzea. Erabiltzailearen ardurakoa izango da WEBAREN JABEAri edo hirugarrenei egindako edozein kalte edo galera, baldin eta ez badu aurrez aipaturiko betebehar hori betetzen.
WEBAREN JABEAk hauxe jakinarazten dizu, uztailaren 11 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betez:
Haren izen soziala da: UDC TXANTREA KKE.
Haren IFK da: G31058670.
Egoitza soziala hemen dago: IMARKOAIN zk/g, IRUÑEA – 31015 (NAFARROA)
Gurekin kontaktua egiteko, honako bide hauek dituzu:
Tel.: 948124500
Helbide elektronikoa: info@udctxantreakke.com
Erabiltzaileak eta WEBAREN JABEAk elkarri egindako jakinarazpen guztiak eta elkarrekin izandako harreman guztiak eraginkortzat joko dira, ondorio guztietarako, baldin eta posta arruntez edo aurretik aipaturiko bideetatik egiten badira.
Webgunean sartzea librea eta doakoa da baita bertan ematen diren zerbitzu guztiak ere; alabaina, WEBAREN JABEAk webeko zerbitzuetako batzuk mugatu egiten ditu, dagokion inprimakia bete artean.
Erabiltzaileak bermatzen du WEBAREN JABEAri jakinarazten dizkion datu guztiak egiazkoak eta gaurkotuak daudela, eta bera izango da gezurrezko datuen nahiz datu zehazgabeen arduradun bakarra.
Erabiltzailea espreski konprometitzen da WEBAREN JABEAren edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzera, eta ez ditu erabiliko besteak beste honako hauetarako:
a) Delituzko edukiak, eduki bortitzak, pornografikoak, arrazistak, xenofoboak, oldarkorrak, terrorismoaren apologiazkoak eta oro har legearen eta ordena publikoaren aurkakotzat jotzen direnak zabaltzeko.
b) Sarean birus informatikoak sartzeko eta WEBAREN JABEAren edo hirugarrenen agiri elektronikoetan, datuetan eta sistema fisiko eta logikoetan kalteak edo erroreak sorrarazteko edo horiek alteratu, hondatu edo eteteko, ezta beste erabiltzaile batzuk webera sartzea eragozteko edo horko zerbitzuak eskuratzea trabatzeko ere WEBAREN JABEAk bere zerbitzuak emateko darabiltzan baliabide informatikoak era masiboan kontsumituta.
c) Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoen kontuetan nahiz WEBAREN JABEAren edo hirugarrenen sistema informatikoetako eremu mugatuetan sartzen saiatzeko eta hala denean informazioa erauzteko ere.
d) Jabetza intelektualerako edo industrialerako eskubidea urratzeko, ezta WEBAREN JABEAren edo hirugarrenen informazio-isilpekotasuna hausteko ere.
e) Beste erabiltzaile baten, administrazio publikoen edo hirugarrenen nortasunarekin jarduteko.
f) Erreproduzitu, kopiatu, banatu, eskura jarri edo beste edozein komunikazio publikoren forman hedatzeko, eraldatzeko edo edukiak moldatzeko, non eta ez den eskubideen jabearen baimenik edo ez dagoen legez baimendurik.
g) Datuak biltzeko publizitate helburuekin eta edonolako publizitatea eta jakinarazpenak igortzeko salmenta helburuetarako edo beste edozein izaera komertzialetarako aurretik ez badago eskaririk edo baimenik. Webeko eduki guztiak (testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea) orobat haren diseinu grafikoa eta iturburu-kodeak WEBAREN JABEAren jabetzako obrak dira, eta ez zaio erabiltzaileari lagatzen horien gaineko esplotazio eskubiderik, webaren erabilera zuzenerako beharrezko duena baizik ez. Hau da, webgune honetara sartzen direnek edukiak ikus ditzakete eta, hala dagokionean, kopia pribatu baimenduak egin, betiere erreproduzitutakoa ez bada hirugarrenei lagatzeko, ez bada sarera konektatutako zerbitzarietan instalatzen eta ez bada inolako esplotaziotarako erabiltzen.
Era berean, webgunean ageri diren marka, izen komertzial eta zeinu bereizgarri guztiak WEBAREN JABEArenak dira, eta horren erabilerak edo eskuragarritasunak ez du esan nahi erabiltzaileari horien gaineko eskubiderik ematen dionik. Debekatuta dago edukiak banatzea, aldatzea, lagatzea eta publikoan komunikatzea eta beste edozein ekintza, non eta esplotazio eskubideen jabeak baimen espresik eman ez duen.
Hiperlotura bat ezartzeak ez du inondik ere esan nahi elkarrekin harremana dutenik WEBAREN JABEAk eta hura ezartzen den webgunearen jabeak, eta ez du esan nahi WEBAREN JABEAk haren edukiak edo zerbitzuak onartzen edo onesten dituenik. Hiperlotura bat ezartzeko asmoa dutenek aurretik baimena eskatu beharko diote idatziz WEBAREN JABEAri.
Nolanahi dela ere, hiperloturak soilik modua emanen du gure webgunearen hasierako orrira jotzeko; era berean, ezingo du adierazpen faltsurik, zehazgaberik edo okerrik egin WEBAREN JABEAz, ezta legez kanpoko edukirik eta ohitura onen edo ordena publikoaren aurkako edukirik edo legez kanpokorik sartu ere. WEBAREN JABEAk ez du erantzukizunik erabiltzaileek webean eskura jarritako materialen erabileraren inguruan, ezta horietan oinarrituta egindako ekintzen inguruan ere.
Webgune honetako edukia izaera orokorrekoa da eta informatzea du xede; ez dago bermatuta eduki guztiak osoki eskuratzeko moduan egotea, eta haien sakontasuna, zuzentasuna, indarraldia eta gaurkotasuna ere ez daude bermatuta, ezta helburu jakin baterako egokitasuna eta erabilgarritasuna ere.
WEBAREN JABEAk uko egiten dio, ordenamendu juridikoak baimentzen duenera arte, honako kalte hauengatik erator litekeen edozein erantzukizun:
a) Webgunera sartzeko ezintasuna edo edukien egiazkotasun, zehaztasun, exhaustibotasun eta/edo gaurkotasun falta, orobat webgunearen bitartez edo hor eskaintzen diren zerbitzuen bitartez helarazitako, zabaldutako, biltegiratutako, eskura jarritako edukien edonolako bizio edo akats.
b) Edukietan egon litezkeen birusak edo sistema informatikoetan, agiri elektronikoetan eta erabiltzaileen datuetan alterazioak eragin ditzaketen beste elementu batzuk.
c) Legea, fede ona, ordena publikoa, trafikoaren erabilera eta lege ohar hau betetzea webgunea behar bezala ez erabiltzearen ondorioz .
Bereziki, eta adibide gisa, WEBAREN JABEAk ez du erantzukizunik hartuko hirugarrenek jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak, enpresen sekretuak, ohorerako eskubideak, intimitate pertsonala eta familiakoa eta norbere irudia urratzen dituztenean, ezta lehia desleialaren arloko araudia urratzean eta legez kanpoko publizitatea egitean ere.
Era berean, WEBAREN JABEAk uko egiten dio webgunetik kanpo dagoen informazio ororen erantzukizunari eta gure webmasterrak zuzenean kudeatzen ez duenari.
Webgune honetan ageri diren linkak esklusiboki dira erabiltzailea webgune honek eskaintzen dituen edukiak zabaldu ditzaketen beste iturri batzuen inguruan informatzeko. WEBAREN JABEAk ez du bermatzen eta ez du erantzukizunik egindako loturen funtzionamenduaren eta eskuragarritasunaren inguruan; eta ez du iradokitzen, gonbidatzen edo gomendatzen horiek bisitatzea; hortaz, ez da izango horren emaitzaren erantzule ere.
WEBAREN JABEAk ez du erantzukizunik hirugarrenen hiperloturen gainean.
Hona hemen UDC TXANTREA KKEn jasotako datu pertsonalei ematen dizkiegun tratamenduen xehetasunak.
Datuak babesteari buruzko oinarrizko informazioa:
Arduraduna: UDC TXANTREA KKE
Xedea: eskatutako zerbitzuak ematea eta www.udctxantreakke.com webgunean ditugun inprimakien bidez jasotako kontaktu eskabideei erantzutea, baita jakinarazpen komertzialak eta informazio-newsletterrak igortzea ere.
Legitimazioa:
⬥ Kontratu bat gauzatzea.
⬥ Interesdunaren baimena jasotzea.
Hartzaileak: Ez zaio daturik emango hirugarrenei, salbu eta legezko betebeharren kasuan.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sartu, zuzendu eta ezabatzeko, baita beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian adierazita datozenak. Eskubideok gauzatzeko datuen tratamenduaz arduratzen denarengana jo beharko duzu, gerencia@udctxantreakke.com helbidean.
Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Nortasuna: UDC TXANTREA KKE – IFK: G31058670
Posta-helbidea: IMARKOAIN zk/g, IRUÑEA – 31015 (NAFARROA)
Telefonoa: 948124500
Helbide elektronikoa: gerencia@udctxantreakke.com
Zein xederekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
UDC TXANTREA KKEn, eskaturiko zerbitzuak emateko eta www.udctxantreakke.com webgunean ditugun inprimakietako kontaktu eskariei erantzuteko tratatzen dugu interesdunek emandako informazioa, baita gure produktu eta zerbitzuen gaineko komunikazio komertzialak eta informazio-newsletterrak igortzeko ere, orobat posta elektronikoz.
Zenbat denboraz gordeko ditugu datuak?
Zure datuak gordeko ditugu ezabatzeko eskatzen duzun arte.
Zein legitimaziorekin tratatuko ditugu zure datuak?
Hau da zure datuak tratatzeko darabilgun lege oinarria:
Kontratu bat gauzatzea: eskaturiko zerbitzuak ematea
Interesdunaren baimena: komunikazio komertzialak eta informazio-newsletterrak igortzea.
Nori jakinaraziko zaizkio datuak?
Ez zaio daturik emango hirugarrenei, salbu eta legezko betebeharren kasuan.
Datu transferentziarik beste herrialde batera?
Ez dago aurreikusia daturik transferitzea beste herrialde batera.
Zein eskubide ditugu zure datuak ematen dizkiguzunean?
Edozeinek du eskubidea berrespena jasotzeko ea UDC TXANTREA KKEn bere datu pertsonalik tratatzen ari ote garen.
Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonaletara sartzeko, orobat zehatzak ez diren datuak zuzentzea eskatzeko edo hala dagokionean, ezabatzea eskatzeko, besteak beste, datu horiek jada ez dutelako jaso zireneko xederik.
Baldintza jakinetan, interesdunek mugak jartzea eska dezakete beren datuen tratamenduari; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu kontserbatuko datuok.
Hala berean, legez ezarriak dauden kasuetan, datu pertsonalak eramateko eskubidea izango du.
Baldintza jakin batzuetan eta egoera bereziren bat dutela eta, interesdunak datuak tratatzearen aurka suerta daitezke. Kasu horretan, UDC TXANTREA KKEk datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta gainetik dauden legezko motiboen kasuan edo erreklamazio posibleen gauzapena edo defentsa egiteko orduan.
Zure eskubideak honela gauzatzen ahalko dituzu: mezu bat igorrita gerencia@udctxantreakke.com helbidera edo gure bulegoetara: IMARKOAIN zk/g, IRUÑEA – 31015 (NAFARROA)
Baimena eman baduzu xede jakin baterako, eskubidea duzu edozein unetan kentzeko baimen hori, kendu aurretik emandako baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean eraginik izan gabe.
Datu pertsonalen babesa dela-eta eskubideak urratuta sumatzen badituzu, batez ere eskubideak asebetetzeaz denaz bezainbatean, erreklamazio bat aurkezten ahalko duzu Datuak Babestearen arloan diharduen Kontrol Agintaritzan haien webgunearen bitartez: www.agpd.es.
Edozein erabiltzailek edo hirugarren batek uste badu webguneko orrietan datorren edozein edukiren erabileran eta/edo edozein jarduera gauzatzeko orduan legez kanpoko izaera duten gertaerak edo gorabeherak izan direla, jakinarazpen bat igorri beharko dio WEBAREN JABEAri behar bezala identifikatuta, eta zehaztuta zer-nolako hausturak izan diren, espresuki adierazita (eta bere erantzukizunpean) jakinarazpenean emandako informazioa zuzena dela. WEBAREN JABEAren webguneari dagokion edozein lege gorabeheratan, Espainiako legedia aplikatuko da.
Webgunearen bitartez emandako informazio administratiboak ez du ordezkatzen administrazio publikoek egunkarietan formalki publikatu beharreko legerik, araudirik, planik, xedapen orokorrik legezko publizitaterik eta egintzarik, horiek osatzen baitute edukien egiazkotasunaren bermerako tresna bakar. Webgune honetan emandako informazioa gidalerrotzat hartu beharra dago, eta ez du lege balioa izateko helbururik.
Txantreako Kirol eta Kultur Elkartea 150 auzotarrek eratu zuten, 1952ko abuztuaren 7an, eta une horretatik aurrera auzoko eta auzotarren historiaren parte garrantzitsu bilakatu zen.
Ezagutu nahi gaituzu? Bisitatu
© 2022 U.D.C Txantrea K.K.E. • Eskubide guztiak erreserbatuta.
● BAZKIDEAK ETA BAZKIDE EZ DIRENAK: Web bidez. Esteka: https://www.udctxantreakke.com/inskripzioak-hiri-kanpamenduak/
● IZENA EMATEKO DATAK: martxoaren 27tik maiatzaren 31ra.
BAZKIDEAK | EZ BAZKIDEAK | |
---|---|---|
5 eguneko astea
| 95 €.
| 125 €.
|
4 eguneko astea
| 80 €.
| 110 €.
|
Anai-arreben prezioak % 20ko deskontua izango du.
Jantoki-zerbitzuak 40 euroko prezioa izango du txanda bakoitzeko.
Izen-emateko epea bukatzen denean txandak kobratuko dira kontutik. Ordainketa egiten ez bada, ikastaroan baja emango da eta plaza galduko da.
Gutxieneko izen-ematerik ez badago, eskainitako txanden batean jarduera etetea baloratuko da, eta jardueraren zenbatekoa itzuliko da. Taldeek gutxienez 8 pertsona izango dituzte izena emanda.
Antolaketa- eta programazio-arrazoiengatik, egindako ordainketaren zenbatekoa itzuli ahal izango da, behar bezala justifikatutako arrazoiengatik.
Plazak inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira, eta taldeak homogeneotasun-irizpideen arabera egingo dira. Gutxienez 8 umeko taldeak. Jarduera garatzeko gutxieneko parte-hartzaile kopurura iristen ez bada, telefonoz edo posta elektronikoz jakinaraziko da.
UDC Txantrea KKEk beretzat gordetzen du arduradunek taldeak ebaluatzeko eta antolatzeko eskubidea, kanpamenduen funtzionamendu egokirako. Kanpamenduetan izen-emateak, dituzten arauak onartzea dakar.
• Plazen esleipena inskripzio-ordenaren arabera egingo da, eta bazkideek izango dute lehentasuna.
• Jarduera bat aurrera ateratzeko, gutxienez inskribatutako pertsona batzuk beharko dira.
• Nahitaezkoa da izena emateko datak eta moduak errespetatzea, baita ordainketak ere.
• Plaza izango dute soilik onartutako pertsonek eta ordainketa ezarritako datetan egin dutenek.
• Eskaintzen diren txandak aldatu eta baliogabetu egin behar dira, eta aldez aurretik jakinaraziko dira.
• Bajak idatziz jakinarazi behar dira, eta ezinbestean. Monitoreei telefonoz edo ahoz jakinarazitako bajak ez dira baliozkoak.
• Instalazioko bazkidea ez bada eta 12 urtetik beherakoari lagundu nahi bazaio, edo dibertsitate funtzionala badu, Klubean emandako txartel batekin sartuko da. Txartel hori laguntzaile-txartela edo baliokidea da, eta 10 €ordaindu beharko dira. Txartel horrekin edo baliokidearekin sartzea nahitaezkoa izango da. Gaizki erabiltzeak zigorrak dakartza.
• Instalazioetara sartzeko, nahitaezkoa da txartela edo baliokidea erabiltzea.
1.- %100eko deskontua sarrera-kuotan eta doako lehen bi hilabeteetan, 5 bazkide edo gehiago izanik, ordainagiri berean alta ematen duten bazkide berriei.
2.- 18 hilabetez bazkide izatea.
3.- Kanpaina hau ezin da metatu UDC TXANTREA KKEk egiten dituen beste kanpaina batzuekin.
4.- Ezin zaio aplikatu deskontua duen edozein sarrera-kuotari.
5.- Bertan emandako denbora betetzen ez bada, dagokion sarrera osorik ordaindu beharko da, baita ordaindu gabeko bi hilabeteak ere.
6.- Horrelako kanpainetan ezin izango dira onuradun izan diziplina-gaiengatik zigortuak izan direnak edo U.D.C. TXANTREA K.K.E.-rekin zorrak dituztenak.
1.- %100eko deskontua sarrera kuotan, ikasturte osorako jarduera batean alta ematen duten bazkide berriei. Jardueraren kostuaren ordainketa osoa bazkide gisa alta ematen den unean ordainduko da.
2.- %50eko deskontua jarduera egiten duen pertsonaren senideei sartzeko kuotan. Sarreraren gainerakoa ordainketa bakar batean ordaindu beharko da bazkidearen abonuaren alta ematen den unean. Ezingo da inoiz epeka ordaindu. Ezin zaio aplikatu deskontua duen edozein sarrera-kuotari.
3.- Bai kirolaria, bai bere senideek, 12 hilabeteko egonaldia bazkide gisa eta jardueran egindako ikastaro osoa.
4.- Urteko lehen 5 hilabeteetan egiten diren ikastaroen eta jardueren altei ez zaie aplikatuko.
5.- Kanpaina hau ezin da metatu UDC TXANTREA KKEk egiten dituen beste kanpaina batzuekin.
6.- Ezin zaio aplikatu deskontua duen edozein sarrera-kuotari.
7.- Bertan emandako denbora betetzen ez bada, dagokion sarrera eta jardueraren kostu osoa ordainduko dira.
8.- Horrelako kanpainetan ezin izango dira onuradun izan diziplina-gaiengatik zigortuak izan direnak edo U.D.C. TXANTREA K.K.E.-rekin zorrak dituztenak.
1.- % 50eko deskontua sarrerako kuotan 18 urtetik gorako bazkide baten gonbidapenarekin alta ematen zaien bazkide berriei, baldin eta gutxienez bi urte badaramatzate bazkide.
2.- Sarreraren gainerakoa ordainketa bakar batean ordaindu beharko da bazkidearen abonuaren alta ematen den unean. Ezingo da inoiz epeka ordaindu.
3.- 12 hilabetez bazkide izatea.
4.- Gonbidapena egiten duen bazkideak ezin izango du urtean pertsona bat baino gehiago gonbidatu.
5.- Kanpaina hau ezin da metatu UDC TXANTREA KKEk egiten dituen beste kanpaina batzuekin.
6.- Ezin zaio aplikatu deskontua duen edozein sarrera-kuotari.
7.- Bertan emandako denbora ez betetzeak dagokion sarrera osoa ordaintzea ekarriko du.
8.- Horrelako kanpainetan ezin izango dira onuradun izan diziplina-gaiengatik zigortuak izan direnak edo UDC TXANTREA KKE-rekin zorrak dituztenak.
Eskaera Iruñeko Udalean egingo da, erakunde horrek ezarritako datetan.
Abono horien onuradun izateko aukera izango dute Iruñean erroldatutako pertsona guztiek, abonoen banaketa deitzen den urteko urtarrilaren 1etik aurrera gutxienez.
Hala ere, aukera horretatik kanpo geratuko dira erakunde bakoitzaren araudia aplikatzearen ondorioz bazkide izateari utzi dioten pertsonak. Era berean, abonoen banaketa deitzen den urtearen aurreko bost urteetan borondatezko baja eragin duena.
* ikus Iruñeko Udalaren plegua.
MOTA | PREZIOA | BALIOA |
---|---|---|
HELDUEN SARRERA UDAN (+18) | 15 €. | EGUNA |
UDAKO GAZTE SARRERA (10-17) | 12,50 €. | EGUNA |
UDAKO HAUR-SARRERA (1-9) | 7,50 €. | EGUNA |
GONBIDAPENA | 2 €. | EGUNA |
AFARIRAKO SARRERA | 2 €. | EGUNA |
MOTA | PREZIOA | SAIO KOPURUA | BALIOA |
---|---|---|---|
HELDUA UDAN (+18) | 116 €. | 15 | Lehen erabileratik 15 egun jarraian |
HELDUA UDAN (+18) | 231,39 €. | 30 | 30 Lehen erabileratik 30 egun jarraian |
HELDUA UDAN (+18) | 450,76 €. | UDAKO DENBORALDIA (EKAINAREN 11TIK IRAILAREN 11RA) | |
UDAKO GAZTEAK (10-17) | 92,56 €. | 15 | 15 Lehen erabileratik 15 egun jarraian |
UDAKO GAZTEAK (10-17) | 185,11 €. | 30 | 30 Lehen erabileratik 30 egun jarraian |
UDAKO GAZTEAK (10-17) | 300,51 €. | UDAKO DENBORALDIA (EKAINAREN 11TIK IRAILAREN 11RA) | |
HAURRAK UDAN (1-9) | 58,30 €. | 15 | 15 Lehen erabileratik 15 egun jarraian |
HAURRENTZAKO UDA (1-9) | 116 €. | 30 | 30 Lehen erabileratik 30 egun jarraian |
UDAKO HAURRAK (1-9) | 180,30 €. | UDAKO DENBORALDIA (EKAINAREN 11TIK IRAILAREN 11RA) |
Astelehenetik igandera, goizeko 7:30etatik gaueko 22:30etara.
ALDAGELAK: ordutegi bera.
NEGUKO ORDUTEGIA
Astelehenetik ostegunera 9:00etatik 20:00etara.
Ostiraletan 8:00etatik 16:00etara
Asteburu eta jaiegunetan itxita.
Astelehenetik igandera, goizeko 7:30etatik gaueko 22:00etara.
FRONTOIA, TENIS eta SQUASH: 60 minutuko erreserbak 8:30etatik 21:30etara.
PADELA: 90 minutuko erreserbak 8:00etatik 21:00etara.
Astelehenetik larunbatera: 8:00etatik 21:30era. Igande eta jaiegunetan: 9:00etatik 14:00etara.
Astelehenetik ostegunera: 10:00-22:00
Ostirala eta jaiegun bezpera: 10:00-00:00
Larunbata: 9:00-00:00
Igandea eta jaieguna: 9:00-22:00