U.D.C. Txantrea K.K.E.-ko Futbol Atalak izena emateko epea ireki du bere taldeetan parte hartzeko probak egin nahi dituzten guztientzat. Inskripzioak egiteko epea apirilaren 10era arte izango da, eta probak klubean egingo dira. Proba horien emaitza jakinaraziko zaie inskribatutako guztiei.
Izena eman nahi dutenek ondorengo datuak bidali beharko dituzte info@futboltxantrea.com helbidera edo WhatsApp bidez 633343282 zenbakira:
- Jokalariaren izen-abizenak.
- Jaioteguna.
- Kirol historia.
- Harremanetarako telefonoa.
Honako kategoria hauetan inskribatu ahal izango da:
- Futbito Txiki: 2017an, 2016an, 2015ean eta 2014an jaiotakoak.
- Areto-Futbola Benjamina: 2013an jaiotakoak.
- Futbola 8 Kimuak eta benjaminak: 2012an, 2011n eta 2010ean jaiotakoak.
- Haurrak eta Kadeteak: 2009an, 2008an, 2007an eta 2006an jaiotakoak.