Tailerrak hurrengo moduan egongo dira antolatutak:
- Gazteei zuzendutako hitzaldia: arrisku-portaerak eta horiei lotutako kalteak murriztera, arriskuetatik babesteko trebetasun eta baliabide pertsonalak garatzera, aisialdi osasungarriko jardueretan inplikatzera eta eskolako edo laneko errendimendua hobetzera bideratuak egongo dira.
- Familientzako, profesionalentzako eta begiraleentzako tailerra: arrisku-portaerei eta drogei buruzko informazioa ematera, jokabide arriskutsuen garapenean zer alderdik eragiten duten ulertzera eta kirol-eremuan gerta daitezkeen adikzio-egoerak antzematen laguntzera bideratuak egongo dira.
Bi tailerrak gaiaren ezagutza sakonetik landuko dira, Suspertu programari esker, AEDONAren helburua kirolarien prestakuntza integrala bultzatzea eta baloreak dituen kirolaren aldeko apustua egitea izanik.
Hitzaldiek 1.30 orduko iraupena dute gutxi gorabehera, eta bi egunetan egingo dira:
- Familiak eta profesionalak: ASTEAZKENA, urriak 26, 17: 30ean.
- Gazteen tailerra: ASTEARTEA Urriak 18, 18: 00etan.
Izen emateak:
Aplikaziotik, U.D.C. Txantrea K.K.E. atalean, sartu ikastaroak eta kulturala dioen atala ikusiko duzu.
Kultura atalean bi ikastaroak izango dira, gazteentzakoa eta helduentzakoa.
Eskerrik asko.
Animatu eta parte hartu!