IZEN-EMATEAK
- Atezaintzan egin behar dira izen-emateak izena emateko kuota ordainduta (10€ bazkide, 20€ ez-bazkide) lehiaketako harremanetarako inprimakia beteta.
- AZAROAREN 9ra arte.
- Gehienez ere hamasei bikote, eskariak akitu arte.
- Gutxieneko zortzi bikoteetara ez bada iristen, txapelketa bertan behera geldituko da, eta izen-emate kuotak itzuli eginen dira.
TXAPELKETAREN MODALITATEA
- Bikoteka jokatuko da.
- Bi fase izango ditu txapelketak; multzoen fasea eta kanporaketak; partaide guztiek gutxienez bi partida jokatuko dituzte.
- Ordutegiak jartzeko orduan, bikote partaideek elkarrekin adostuko dituzte. Harremanetarako orri bat sortuko da, eta hartan ezarriko dira zuen taldea eta zuen kontaktuak partidaren eguna noiz jarri errazteko. Zergatik egiten dugu horrela? Gure ustez, txapelketa sozial bat da, inor ez da honetatik bizi, gure lanbideak, familiak, eta eginbeharrak ditugu; horregatik ematen dugu hainbesteko marjina, eta ez ditugu eguna eta ordua markatzen; izan ere, jende asko seguruenera ezingo da bertaratu horrela egiten bada.
- AZAROAREN 13TIK 27RA izango da multzoen fasea; hala, bi aste oso izango dira jokatu beharreko partidak jokatzeko.
- Kanporaketa fasea AZAROAREN 28TIK ABENDUAREN 6RA izango da.
- Final handia auzoko festa txikietan izango da, ABENDUAREN 16AN, larunbatarekin, HH:MMe(t)an (JAIETAKO KULTUR AGENDAREN MENDE EGONGO DA).
- Partidak jokatzeko hiru egun falta direnean, ez badago adostasunik, antolakuntzari esan beharko zaio, eta horrek ezarriko ditu ordua eta eguna, eta ezin badira aurkeztu partida galdutzat emango da.
PARTIDEN AKTAK
- Partida amaitzean, akta bete beharko da partida jokatu dutenen datuekin, eta seten emaitzarekin; zenbat set irabazi dituen bikote bakoitzak eta amaieran nork irabazi zuen. Horretaz gainera, bi bikoteek sinatu egin behar dute. Ez badute egiten, sinatzen ez duen bikoteak ez du punturik bilduko partida horretan.
TXAPELKETAREN GARAPENA
- Multzoen fasea eta kanporaketena 15 tantoko 3 setetara izango dira, eta gutxienez bi punturen aldearekin irabazi beharko da set bakoitza.
- Final handia 21 tantoko 3 setetara izango da, eta set bakoitza gutxienez bi punturen aldearekin irabazi beharko da.
- Multzoen fasera, talde bakoitzeko lehenbiziko biak sailkatuko dira, eta honela kontatuko dira partida bakoitzeko puntuak
- Kanporaketetan, 2 set lortzen dituen bikoteak irabaziko du partida, eta hurrengo txandara sailkatuko da.
- Final handian gauza bera; txapela irabazteko, 21 puntuko bi set atera beharko dira.
Sakea
- Sakea nork duen jakiteko tanto bat jokatuko dute. Lehen tanto horretan, pilota bikoteetako bi kideek jo behar dute (hau da, kantxako laurek), tantoa egin aurretik. Tanto hori egitea lortzen duenak hasiko du partida.
- Hurrengo setetan aurreko seta galdu duen bikotea hasiko da sakatzen.
- Sakean, pilotak 4. koadroko marra baino lehen egin behar du botea, eta koadroa gainditu behar du. Ez badu lortzen, sakea falta izango da, eta tanto zuzena aurkarientzat. 7. koadroa gaindituz gero, PASA izango da, eta bigarren sake bat egiten ahalko da. Berriz PASA eginez gero, falta izango da, eta tantoa aurkariarentzat.
- Beti ohartarazi behar zaio aurkariari sakea egiteko orduan. Horrela ez bada egiten, tantoak ez du balioko.
SARIAK
- Txapeldunek bi txapela bordatu irabaziko dituzte, eta bi lagunentzako afaria. Finalistek afari bat bi lagunentzat.