ADIERAZPEN OFIZIALA
22 July, 2020
IKASTAROA: “NAFARROAREN HISTORIA”
6 September, 2020
Erakutsi guztiak

KIROL JARDUERAK

 

2020/2021 denboraldiko kirol-jardueretarako izen-ematea abuztuaren 17an hasiko da bazkideentzat, eta irailaren 1ean bazkide ez direnentzat.

Hona hemen kirol-jarduerak:

Esku-pilota, Gimnasia erritmikoa, Taekwondo, Igeriketa taldea, Irristaketa, Eskubaloia, Futbola, Yoga-Taichi, Kick Boxing, Haurrentzako eta helduentzako igeriketa, Pack fusioa, Mantentze gimnasia.

Ikasturtean zehar kirol jardueretan izen emateak baldintza hauek onartzea dakar:

  • Bazkideek edo beste urte batzuetan izena emana zeudenek, izena eman dezakete info@udctxantreakke.com posta elektronikora e-mail bat bidaliz. Bertan, izen-abizenak, izena eman nahi den jarduera eta ordaintzeko modua adierazi beharko dute (aukera desberdinak egotekotan), edo bulegora joz. Bazkide ez diren pertsonak eta lehenengo aldiz izena emango dutenek, bulegora joan behar dute.
  • Pack fusioan izena emanez gero, jardueretan parte hartu ahal izateko, pertsona guztiek bulegoetatik pasa beharko dute txartel bat jasotzera.
  • Edozein jardueratan baja emateko, ezinbestekoa izango da ezinbesteko arrazoia egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztea. Ezinbesteko kausatzat hartuko da: ikasketak direla-eta lekuz aldatzea, jarduera etetea, edo Nafarroatik kanpo lan egiteagatik lekualdatzea / jarduerarekin jarraitzea ezinezkoa dela egiaztatzen duen medikuaren ziurtagiria.
  • Jarduera guztiak gutxieneko eta gehieneko parte-hartzaile kopuruaren mende egongo dira. Aurten, arreta berezia jarriko dugu agintariek unean-unean ezartzen dizkiguten edukiera-mugetara.
  • Izen-emate kopurua baimendutako edukiera baino handiagoa bada, parte-hartzaileak zozketa bidez esleituko dira. Eta, gutxieneko inskripziorik ez badago, jarduera eten egingo da.
  • Ordutegiak aldatu ahal izango dira, salbuespen gisa, jarduera hobeto antolatzeko.
  • Hurrengo egunetan zehar, ez da jarduerarik egongo: Urriaren 12an. Azaroaren 30ean. Abenduaren 3, 7, 8, 24, 25 eta 31n. Urtarrilaren 1 eta 6an. Martxoaren 19an. Apirilaren 1, 2 eta 5ean.
  • DATUEN BABESA: UDC TXANTREA KKE Klubaren kirol-jardueren zerbitzua kudeatzeko erabiliko diren datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna da. Indarrean dagoen legeria betez laga ahal izango dira datuak. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, klubeko bulegoetara joz. Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza gure webgunean kontsulta dezakezu: https://www.udctxantreakke.com, legezko oharrak.

JARDUERAK

ATALAK:

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar